Sei lagun atxilotu dituzte 39 migrante hil direla eta
Berria, , 01-04-2023MEXIKO HIRIA. Mexikoko Errepublikako Fiskaltza Nagusiak sei lagun atxilotu zituen atzo, joan den astean Ciudad Juarezko iheslarien atxilotze gune batean izandako sutean parte hartzea egotzita. Denera 68 pertsona zeuden sutea hasi zenean, eta 39 lagun hil eta 29 zauritu ziren. Dolozko hilketa eta lesio delituak egozten zaizkie atxilotuei. Dena dela, ikerketa abian da oraindik.
Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)
(Puede haber caducado)