Irudia. Donostia

Mugetako indarkeria salatu dute

Berria, Berria, 21-03-2023

Hilmugak lelopean, mobilizazioa egin zuten igandean Donostian. Gaur egungo asilo eta migrazio politiken ondorioz mugetan izaten den indarkeria salatu zuten 659 lagunek. Gipuzkoako SOS Arrazakeriak eta Medicus Mundik eta Euskadiko GGKE koordinakundeak antolatu zuten ekitaldia. Arrazagatiko Bereizkeria Deuseztatzeko Nazioarteko Eguna dela baliatuz, gaur bertze manifestazio bat eginen dute, Bilbon. San Frantzisko auzotik abiatuko da udaletxera.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)