EBren migrazio politika kriminala da
Gara, , 20-03-2023Arrazakeria eta xenofobiaren kontrako 26. martxa egin zuten atzo, “Hilmugak” lelopean eta 50 bat kolektibok babestuta. Antolatzaileek adierazi zutenez, mugen blindatzean oinarritzen den Europar Batasunaren migrazio politikak 2004tik gutxienez 46.000 pertsonaren heriotza eragin du; erdiak Mediterraneoan. Irundik Hendaiara pasatzen saiatzean Bidasoan bederatzi pertsona ito direla gogorarazi zuten. Bidasokoak eta Tarajal edo Melillako sarraskiak politika kriminal horren tragediaren dimentsioan galtzen dira. Eta arduradunak, zigorgabe. Onartezina da.
Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)
(Puede haber caducado)