Urtetik urtera migratzaile gehiago heldu dira

Berria, Berria, 08-03-2023

Ez da lehen aldia Alderdi Kontserbadorea migrazioak geldiarazten ahalegintzen dena. 2019an, esaterako, ia bi mila lagun heldu ziren Erresuma Batura itsasoz, Mantxako kanala zeharkatuta. Urte hartan kostaldea zaintzeko bi ontzi gehiago jarri zituen Londresek, eta Frantziarekin elkarlanean ohartarazi zien migratzaileei kanala paperik gabe zeharkatuz gero kanporatu egingo zituztela. Urte bat geroago, 2020an, 8.466 migratzaile heldu ziren, eta bi estatuek gogortu egin zuten mugako segurtasuna.

Aldi berean, Londres kostazainak baliatzen hasi zen itsasoz heltzen ahalegintzen ziren migratzaileei atzera eginarazteko, eta heltzen zirenak barrakoietan jarri zituzten. Neurri horiek guztiak hartuta ere, 2021ean 28.500 migratzaile baino gehiago heldu ziren; iaz, berriz, 45.750 baino gehiago.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)