Etxebizitza duinen kanpaina, andre migratzaileentzat

Berria, Berria, 04-03-2023

BILBO. Etxebizitza eskuratzeko «baztertuta» daudela salatu zuen atzo Emakume Migratu Zaintzaileen elkarteak. Hori dela eta, elkarteak kanpaina bat hasi du, Etxebizitzak orain, justizia sozialaren alde lelopean: «Partikularren edo gizarte erakundeen pisuak alokatu nahi ditugu, guk geuk kudeatzeko eta gure kolektiboari etxebizitza duin bat edukitzeko aukera emateko». Salatu zutenez, «funtsezko» enpleguetan aritzen diren arren, sozialki ez zaie «behar besteko baliorik» aitortzen: «Erabat prekarizatuta gaude».

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)