Txalupa batean zihoazen 40 pertsona erreskatatu ditu Aita Marik Lampedusatik gertu
Aita Mari salbamendu-ontziak 40 pertsona erreskatatu ditu astearte honetan Lampedusatik (Italia) 44 miliara zegoen txalupa batean, ontziaren jabe den Itsas Salbamendu Humanitarioa GKEak jakitera eman duenez.
Gara, , 21-02-2023Erreskate-ontzi bihurtutako euskal atunontziak, Aita Marik, 40 pertsona gehiago erreskatatu ditu Lampedusatik gertu, Mediterraneoko uretan, tartean hamaika emakume eta bi hau daude, zazpi hilabete eta bi urtekoak.
Itsas Salbamendu Humanitarioak ohar baten bidez gaineratu duenez, Italiako agintariek Ortonako portua esleitu dute erreskatatutako migratzaileak lehorreratzeko, eta puntu hori Aita Marirengandik 750 miliara dago, «nabigazio-egun batzutara».
GKEak salatu duenez, erabaki horrek «itsas legeen aurka egiten du» eta «migrazio-prozesu gogorretan hilabeteak daramatzaten eta eskubide oinarrizkoenak etengabe urratuta dituzten pertsonen sufrimendua areagotzen du».
Ontziko arduradunek jakinarazi dutenez, migratzaile horiek jaso eta ordu batzuetara, beste patera bat ikusi dute 40 pertsona ingururekin, eta Italiako kostazainek erreskatatu dituzte.
Gogoratu beharra dago Aita Mari otsailaren 10ean abiatu zela Vinaròsetik (Castelló) bederatzigarren misiora, Espainiako Gobernuaren baimena hilabete luzez itxaron ondoren.
Ordutik, hainbat erreskate egin ditu. Bi egun besterik ez dira ontzia berriro itsasoratu zutela, Italiako Civitavechhia portuan egurrezko txalupa batean erreskatatu zituzten 31 pertsona lehorreratu ondotik.
(Puede haber caducado)