Italiako kostazainek 42 migratzaile erreskatatu dituzte
Berria, , 04-02-2023Tunisiako arrantzontzi batek ostegun goizean ikusi zituen migratzaileak, eta abisua eman zion Maltako Gobernuari. Baina hark ez zuen laguntzarik eskatu iluntzera arte, eta Italiako kostazainek atzo goizaldean topatu zituen. 50 pertsona zihoazen ontzian, eta 42 erreskatatu zituzten bizirik; beste zortzi hilik zeuden. Hotzez hil ziren. Lekukoen esanetan, haietako batek, hilzorian zela, uretara bota zuen lau hilabeteko bere haurra; beste gizon batek itsasora jauzi egin zuen hura erreskatatzeko asmoz, baina biak ito ziren. Desagertutzat eman dituzte.
Italiako Barne Ministerioaren arabera, iaz 105.140 migratzaile iritsi ziren itsasoz Italiara. NBE Nazio Batuen datuen arabera, beste 1.400 hil ziren Mediterraneoan.
Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)
(Puede haber caducado)