GIZA ESKUBIDEEN ALDEKO LANA, JOPUNTUAN
Milioi bat euro arteko isuna ezar diezaiokete Aita Mari ontziari
Gara, , 28-01-2023Italiako agintariek 2020an egindako ikuskapen batean oinarrituta, Garraio Ministerio espainiarrak zehapen-espedientea ireki dio Aita Mari erreskateko euskal ontziari, itsas legeen aurkako zazpi arau urratze leporatuta. Horiek milioi bat euroko isuna ere ekar lezakete. Iñigo Mijangos Itsas Salbamendu Humanitarioko presidenteak «kanpaina politiko» batekin lotu du.
Aita Mari ontziaren erreskate bat, joan den urteko maiatzean. (Alfonso NOVO | SMH)
IKUSKAPENA
Italiako agintarien 2020ko ikuskapen hartan GKEko arduradunek 55.000 euro ordaindu behar izan zituzten «portuko, ikuskaritzako eta hornidurako tasa berezietan».
ALEGAZIOAK
Mijangosek adierazi zuenez, «dagozkion alegazioak» aurkeztuko dituzte. «Egoera honek ez du zerikusirik itsasontziaren irteerarekin, independentea eta bereizia baita, eta datorren asteartean ikuskatuko da», argitu zuen.
EAJ ETA EH BILDU
EAJk Madrili galdetu zion ea migratzaileak erreskatatzen dituzten Aita Mariren gisako itsasontzien jarduera babesten duen. EH Bilduk, berriz, espedientearen arrazoiak kongresuan azaltzeko eskatu zion Garraio ministroari.
(Puede haber caducado)