Italiak bost ontzi emango dizkio Libiari migratzaileen irteerak eragozteko
Berria, , 29-01-2023TRIPOLI. Georgia Meloni Italiako lehen ministroa Libian izan zen atzo, eta bisita ofizial horretan jakinarazi zuen bere gobernuak bost ontzi emango dizkiola Libiako kostazainen zerbitzuari, Europara heldu asmoz herrialdetik irteten diren migratzaile paterak itzultzera behartu ditzan. Amnesty Internationalek Libiako kostazain zerbitzuaren eta giza trafikoan aritzen diren mafien arteko loturak salatu izan ditu.
Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)
(Puede haber caducado)