Tunisiako kostan gutxienez bost migratzaile hil dira

Berria, Berria, 08-01-2023

TUNISIA. Gutxienez bost migratzaile hil ziren atzo Tunisiako kostan, ontzi bat hondoratuta. Beste 30 iheslari zeuden haiekin: kostazainek horietako hogei salbatu zituzten, eta gainontzeko hamarrak desagertuta daude. 2014az geroztik, 25.000 lagun inguru hil dira Mediterraneoan, Europara iritsi nahian.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)