Etorkinak Ruandara deportatzea legezkotzat jo dute

Berria, Berria, 20-12-2022

LONDRES. Asilo eskatzaileak Erresuma Batutik Ruandara deportatzea legezkoa dela ebatzi du Londresko Auzitegi Nagusiak. Atzo eman zuen ebazpenaren berri, Erresuma Batuko Gobernuak immigrazioari aurre egiteko duen plan eztabaidagarri batetik abiatuta. Choose Love gobernuz kanpoko erakundearentzat, epailearen erabakia «nazioarteko konpromisoen aurka doa».

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)