Migratzaileak
Petroliontzi baten lemaren gainean 11 egunez iraun duten hiru lagun erreskatatu dituzte Kanarietan
Ontzia Lagostik abiatu zen, Nigeriatik, azaroaren 17an. Lehen arreta eman eta gero, hipotermia zantzuekin ospitaleratu dituzte hiru gizonak.
Berria, , 29-11-202211 eguneko zeharbidea lema baten gainean egin eta gero, Saharaz hegoaldeko hiru gizon hipotermiak jota ospitaleratu zituzten atzo Las Palmasen (Kanaria uharteak, Espainia). Salbamenduko Salvamar Nunki ontziak erreskatatu ditu; azaroaren 17an Lagostik irtendako Alithini II petroliontziaren atzealdean zeuden, ura hanketatik metro erdi eskasera zutela. Izatez, Maltako bandera du ontziak.
Nekatuta, deshidratatuta eta hipotermia sintomak zituztela topatu dituzte, erreskate zerbitzuen arabera. Las Palmasko portuan jaso dute lehen arreta, eta ospitaleratu egin dituzte gero.
Kanarietan, ez da lehen aldia ezkutuko bidaiariak itsasontziaren parte arriskutsu horretan topatzen dituztena. 2020ko azaroan, adibidez, beste hiru lagun topatu zituzten Saint Vincent eta Grenadinetako Ocean Princess II petroliontziaren lemaren gainean; hilabete lehenago, beste bi Norvegiako Champion Pulan ontziaren leman. Bi ontziak Lagostik abiatutakoak ziren.
(Puede haber caducado)