Mediterraneoko jarduera oraingoz bertan behera uzteko eskatu dio itsas agintaritzak Aita Mariri

Gara, Gurean gaur, 07-11-2022

Aita Mari erreskate-ontziak atzeratu du bere hurrengo erreskate misioa, GKEak ohar batean azaldu duenez, Castelloko Itsas Kapitaintzak eskatu dio urtea amaitu arte Espainiako uretan egoteko, Italiako gobernu berriak migrazioaren inguruan duen jarrera “hobeto ezagutu” arte.

Parisko Memorandum of Understandingen arabera, hemendik urte amaierara ontzi bat atxilotzea “ondorio suntsitzailea izan liteke Espainiako ontzi sektorearentzat” gaur egun segurtasun arloan duen kategoria galduko lukeelako.

Giorgia Meloniren gobernua Ocean Viking eta Rise Above erreskate ontzietan dauden ehunka pertsonen lehorreratzea atzeratzen ari da. Hori dela eta, Aita Marik Italian atxilotuta izateko duen aukera ikusita, Espainiako uretan egotea erabaki du urtea amaitu arte.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)