Dozenaka migratzaile desagertu dira Egeo itsasoan, ontzi bat hondoratu ondoren

Berria, Berria, 02-11-2022

ATENAS. Dozenaka migratzaile desagertu dira Egeo itsasoan, Eubea uhartearen parean (Grezia), ontzi bat hondoratu ondoren. Greziako kostazainek eman zuten gertakariaren berri atzo, eta jakinarazi etorkinak bilatzeko operazio bat hasi duela. Bederatzi onik topatu zituzten uhartexka batean. Kostazainen arabera, ontzia Esmirnatik (Turkia) atera zen, eta 68 pertsona zeramatzan.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)