Greziak Turkiari egotzi dio 92 migratzaile mugara biluzik bidaltzea
Berria, , 18-10-2022ISTANBUL. Evros ibaia gurutzatuz 92 etorkin Grezia eta Turkiaren arteko muga biluzik igarotzera behartu izana egotzi zion Greziak Turkiari. Joan den astean egin zuten salaketa, Notis Mitarakis Greziako Migrazio ministroak hainbat errefuxiatu biluziren argazkiak Twitterren partekatu ostean. Zenbait iturriren arabera, Turkiako agintariek autoan eraman zituzten mugara, ondoren gomazko txalupetan jarrai zezaten. Mevlut Çavusoglu Turkiako Atzerri ministroak salaketa ukatu zuen atzo.
Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)
(Puede haber caducado)