Maltan ontzi batean dauden 43 etorkin, Espainiara bidean

Ontzi batek jasotako 51 lagunetatik 43 Espainiara bidali, eta gero gehienak sorterrira eramango dituzte

Berria, 22-07-2006

erredakzioa

Espainiak bi hegazkin bidali ditu Maltara Francisco y Catalina arrantza ontziak itsasoan jasotako 51 immigranteetatik 43 jasotzeko eta Madrilera (Espainia) eramateko. Espainiako arrantza ontzia atzo eguerdian iritsi zen Valletako (Malta) portura. Bertatik aireportu militar batera eraman dituzte, gero Espainiara eramateko. Espainiako Gobernuko lehen presidenteordeak esan duenez, 51 etorkinetatik 43 jasoko dituzte haiek eta gehienak beren sorterrietara igorriko dituzte. Italiak 10 etorkin jasoko ditu, Andorrak bost eta NBERen Errefuxiatuentzako Komisariatu Nagusiak besteak.

Bestalde, atzo arratsaldean Tenerifera (Kanariak) etorkinez betea iritsitako ontzian hildako bat, beste bat oso larri eta bost larri daudela esan du Tenerifeko Gobernuko ordezkariak. Ontzian 40 lagun zeuden eta denak jaso zituen Itsasoko Salbamenduko talde batek.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)