Balkanetako bidea egiten duten haur errefuxiatuei «une oro jazartzen zaizkie»

Berria, Berria, 14-09-2022

LONDRES. Save The Children gobernuz kanpoko erakundeak atzo salatu zuenez, EB Europako Batasunera iristeko Balkanak zeharkatzen dituzten haur eta nerabe errefuxiatuek ez dute inolako babesik. Poliziak eta trafikatzaileak «une oro jazartzen zaizkie», GKEak txosten batean azaldu duenez. Haur askok sexu abusuak eta lan esplotazioa pairatzen dituztela ere deitoratu zuen gobernuz kanpoko erakundeak, eta EB ere jo zuen Giza eskubideen urraketa horien erantzuletzat.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)