30 migratzailetik gora galdu dira Egeo itsasoan

Berria, Berria, 11-08-2022

GREZIA. Dozenaka migratzaile desagertuta daude, euren txalupa Egeo itsasoan irauli ostean. Greziako kostazainen arabera, 29 pertsona erreskatatu dituzte orain arte. Migratzaileek eurek azaldu dutenez, Turkiako Antalya hiritik irten zen txalupa, eta 60 eta 80 pertsona artean zihoazen hartan.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)