Black is Beltza II: Ainhoa filmarentzat sarrerak zozketatzen ditu
Diario de noticias de Gipuzkoa, , 02-08-2022Black is beltza II: Ainhoa filmaren estrenaldia ikusi nahi duzu datorren irailaren 23an arratsaldeko 20.00etan Donostiako Zinemaldian?
NOTICIAS DE GIPUZKOAK sarrera bikoitzen zozketa antolatu du, eta zureak lortu nahi badituzu, parte hartu abuztuaren 1etik 11era! Oso erreza da parte hartzeko klikatu esteka honetan eta erantzun galdera erraz bati.
PUBLICIDAD
Irabazleak abuztuaren 12an argitaratuko ditugu gure webgunean.
Zorte on!
Black is beltza II: Ainhoa
Black is beltza II: Ainhoa N.G.
Ainhoa mirariz jaio zen La Pazen (Bolivia) Amanda ama atentatu parapolizial batean eraila izan ondoren. Kuban hazi eta 1988an, 21 urterekin, Euskal Herrira abiatuko da Manex aitaren lurraldea ezagutzera. Gatazka errepresibo betean, Josune kazetari konprometitua eta bere lagun kuadrilla ezagutuko ditu.
¿Lo sabías?
Porqué me pican siempre los mosquitos. (¡Y sólo a mi!)
Patrocinado por Inthesummer
Horietako bat heroina gaindosi baten ondorioz hiltzen denean, Ainhoa eta Josune iniziazio-bidaian murgilduko dira Libanotik, Agfanistandik eta Marseilla hiritik barrena. Gerra Hotzaren azken urteak dira eta biak ala biak narkotrafikoko sareak trama politikoekin elkartzen diren mundu ilunean barneratuko dira.
Flores Black is beltza
Flores Black is beltza NG
Atarikoa
BLACK IS BELTZA transmedia proiektua azken 8 urteotan garatu dugu jendaurrean, baina, jakina, lehenagotik dator:
Hazte socio y ayúdalos
Altos niveles de hambre en el Cuerno de África por el cambio climático
Patrocinado por Unicef
• Banaketa digitala du Txinan eta, munduko gaine- rako herrialdeetarako, Netflix plataformaren katalo- goan da 2021eko martxoaren 26tik.
Proiektu berriaren interesa
1960ko hamarkadan girotutako BLACK IS BELTZAren amaierak irekita uzten zuen protagonistak, Manexek, pirata eta justizia-gizon erromantikoak, hamarkadaren amaieran eta ondorengoetan gauzatu ahal izango zituen abenturen jarraipena, betiere benetako eta asmatutako pertsonaiak agertuko ziren gertaeretan murgilduta. Tenta- zioa argia zen, 1968aren bueltan eta 1970eko hamarkada mamitsuaren aurretik.Baina nire ibilbideak ezaugarriren bat badu, hori haustura izan da, ustekabeko lema birak egitea. Kasu honetan, BLACK IS BELTZAren jarraitzaileek Manexen abenturen jarraipena espero badute (Cor- to Maltésen ondareak eta bere bidaia-sagak gure pertsonaiaren ibilbidea markatuko balute bezala), oker daude; izan ere, bigarren zatiarekin (BLACK IS BELTZA II: AINHOA) aurrerapauso handia emango dugu eta, sanferminetako erraldoiek egiten duten bezala, geure buruaz dantzan, 21 urteko elipsia egingo dugu Amanda eta Manexen alaba protagonista bihurtuz: AINHOA.
(Puede haber caducado)