IRUDIA TAPACHULA (MEXIKO)
Etorkinen beste bi karabana abiatu dira
Berria, , 27-07-2022Migratzaileen beste bi karabana abiatu ziren herenegun Tapachulatik, Mexiko eta Guatemala arteko mugatik. 4.300 bat etorkin dira AEBetara karabanan doazenak, eta migratzaileek berek esan diete berri agentziei Huixtlara iristea dela lehen helburua —Chiapas estatuan, Tapachulatik 40 bat kilometrora—, han beren lege estatusa erregularizatzeko prozesua hasteko. Mexikoko Giza Eskubideen Batzorde Nazionalak eskatu du migratzaileentzako giza laguntza bermatzeko. Argazkian, etorkinak Tapachula inguruan.
Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)
(Puede haber caducado)