Muruetako Udala gizarteratze proiektu solidario ezberdinetan murgilduta dago

Udalak urtebetez Arondoko zonaldean udal gune edo instalazio bat utzi dio bi elkarteri, eskualdeko produktore txikien beharrei erantzun eta lantegi bat martxan jartzeko asmoz

El Correo, UNAI SARRIUGARTE, 27-07-2022

Muruetako Udala gizarteratze proiektu solidario ezberdinetan murgilduta dabil azken boladan, Testuinguru horretan Bizkaiko udalerri honetako Udalak Lurre Hurre eta Bertotik Elkarte Kooperatiba Txikiekin elkarlanean lankidetza-hitzarmena sinatu du, migratzaileen gizarteratzea eta enplegagarritasuna sustatzen duen egitasmo bat gauzatzeko helburuarekin.

Proiektu solidario hau aurrera eramateko asmoz, Muruetako Udalak urtebetez, Arondoko zonaldean udal gune edo instalazio bat utzi dio eskualdeko produktore txikien beharrei erantzun eta lantegi bat martxan jartzeko asmoz.

Murueta Urdaibaiko Biosferaren Erreserban kokatuta dagoen landa-eremuko herria da. Hori dela medio, gizarte-bazterkeriako arriskuan eta kalteberatasun maila handian dauden errefuxiatuak nekazaritza ekologikoan trebatu eta landare-produktuak eraldatzeko ekimen solidario honetan sartuarazi nahi ditu.

Lurre Hurre elkarteak migratzaileak gizarteratzearen alde lan apustu ikaragarria egiten du, landa-garapenaren bidez gizartean errotu eta lanean parte hartu dezaten. Ekimen honetan esku hartzen dutenek nekazal lanbidea barneratzeaz gain, euskal gizartean ezinbestekoak diren nozio eta gaien inguruko ezagutzak jasoko dituzte. Era berean, migranteok euskal gizarte sarearen partaide integral izatea bilatuko du ekimenak.

Gainera, Bertotik Elkarte Koopetariba Txikiari esker erakusleiho aktiboa izango da migrante hauen lana, produktu hauek (eskualdeko frutak eta barazkiak) zabaltzeko, sustatzeko, barritzeko, saltzeko eta banatzeko

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)