Immigrazioa kontrolatzeko neurri berriak hartu ditu EBk

Berria, 20-07-2006

erredakzioa

Legez kanpoko immigrazioa kontrolatzeko neurri berriak hartu zituen atzo Europako Batzordeak. Neurrien artean mugetan azkar esku hartzeko talde iraunkorrak sortzeko proposamena da nabarmentzekoa. «Beti prest egon beharko diren taldeak». Franco Frattini Europako Segurtasuneko komisarioak azaldu zuenez. 250-300 adituz osatuta egongo dira talde horiek eta Frontex, Europako Mugen Agentziak, kontrolatuko lituzke talde iraunkor horiek. Bestalde, legez kanpoko lan kontratuak gauzatzen dituztenei isunak jartzea pentsatzen ari dela gaineratu zuen Frattinik.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)