Gutxienez 22 migratzaile hil dira Libian Mediterraneoa zeharkatzeko ahaleginean

Berria, Berria, 07-07-2022

TRIPOLI. Maliko iturri ofizialen arabera, gutxienez 22 migratzaile hil ziren herenegun Libiako kostaldean, Mediterraneo itsasoa zeharkatzeko ahaleginean. 83 migratzaile zihoazen itsasontzian, eta haien asmoa zen Italiara iristea. Hildakoetatik hiru adin txikikoak ziren, eta bizirik atera ziren beste guztiak Libiako kostazainek erreskatatu zituzten. Maliko Gobernuak elkartasuna adierazi die hildakoen familiei.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)