Trumpen migrazio politikan atzera egiteko babesa

Berria, Berria, 01-07-2022

AEBetako Auzitegi Gorenak baimena eman zion atzo Joe Biden herrialdeko presidenteari Gelditu Mexikon delako migrazio politika indargabetzeko. Neurri hori Donald Trump presidente ohiak jarri zuen indarrean, eta, haren bidez, asilo eskatzaileak behartu zituen estatuak haien kasuak aztertu bitartean Mexikon gelditzera. Biden neurria aldatzen ahalegindu zen, baina Texasko auzitegi batek hura berriz indarrean jartzeko agindu zuen.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)