Begirada

Giza eskubideak, gero eta erronka handiagoa

Gara, Fabrice Coffrini AFP, 14-06-2022

Michelle Bachelet NBEko Giza Eskubideetarako goi mandatariak atzo iragarri zuen ez dela agintaldi berri batera aurkeztuko. Bere ordezkoak, giza eskubideei dagokienez, munduan azken hamarkadetan izan den garai gogorrenetako bati aurre egin beharko dio, autoritarismoaren gorakadak, Ukrainako gerrak, errefuxiatuen krisi globalak eta 300 milioi pertsona gosearen mugara eraman dituen elikadura krisiak larriagotuta. Erronka erraldoiak, etorkizuna gizateria gisa pentsatzeko premia inoiz baino handiagoa denean.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)