Igarobidean jaiotako migratzaile bati herritartasuna ematea ebatzi dute

Berria, Berria, 09-06-2022

DONOSTIA. Gipuzkoako Auzitegiak ebatzi du igarobidean jaiotako sei urteko migratzaile bati espainiar herritartasuna ematea. Ama kamerundarra du, eta Marokon jaio zen bera, Europara bidean; pateran zeharkatu zuten itsasoa. Beraz, auzitegiak ontzat jo du aurrez Donostiako epaitegiek hartutako erabakia, adingabeak ez dezan jarraitu «linbo apatrida batean». Hura Donostian bizi da 2018. urtetik.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)