Migratzaileen eskubideen alde kalean lo egingo dute bihar

Zazpi udalerritan egin dute deia, hemen bizi edo aldi baterako daudenen eskubideak bermatzeko eskatzeko

Berria, Berria, 07-06-2022

DONOSTIA. Bihartik etzirako gauean kalean lo egiteko deia egin dute hainbat kolektibok, Eusko Jaurlaritzari eta Nafarroako Gobernuari eskatzeko Euskal Herrian bizi diren edo aldi baterako bertan dauden migratzaileen eskubideak berma daitezela. Hego Euskal Herriko zazpi udalerritako eragileek egin dute bat deialdiarekin oraingoz, eta atzerritarrei buruzko legedia gogor salatu dute, uste baitute arrazakeria instituzionalaren adierazpen gorena dela: «Milaka pertsonari beren bizi proiektuak garatzea galarazten diete, eta irregulartasunera kondenatzen dituzte». Bihar, beraz, Donostian, Iruñean, Gasteizen, Barakaldon, Irunen eta Artea-Igorren egingo dute egitasmoa. Lotarako orduaren aurretik, kalejirak eta bestelako jarduerak egingo dituzte leku gehienetan, eta mikrofono ireki bat egongo da testigantzak plazaratzeko.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)