Hernanik laster zabalduko du Harrera Integralaren bulegoa

KULTUR ANIZTASUNAREN ARLOAN, UDALA BALIABIDE GIDA BERRI BAT OSATZEN ARI DA

Diario de noticias de Gipuzkoa, AITZIBER MUGA , 23-05-2022

HERNANI – Kultur Aniztasunaren Nazioarteko Egunaren harira, aste honetan Hernaniko Udalak Kulturarteko Plaza Feministan esparru honetan egin dituen ekintzak errepasatu ditu.

Honela, Udaleko Kulturartekotasun sailetik herrira iritsi berri direnentzat harrera plana berritu dute eta orain baliabide gida berri bat osatzen ari dira. Gainera, laster zabalduko da Harrera Integralerako bulegoa.
Hala ere, Udalak onartu duenez, Kulturartekotasun sailetik egiten den lana, lotuta dago, batez ere, Amher SOS-Arrazakeria elkarteak egiten duen lanarekin.

Amherrek 20 urte daramatza herrian kultur aniztasuna ikusarazten eta kulturartekotasuna lantzen. Baita arrazakeriaren aurkako lana egiten ere. Azken hamabost urteetan egin den moduan, Hernaniko Udalak Amher elkartearekin hitzarmena sinatu du aurten. Hitzarmen horrek hiru langile izatea ahalbide-tzen dio Amherri.

Tu nueva cocina te espera
Descubre la garantía y facilidad de financiación de nuestras cocinas
Patrocinado por Ikea

Aurten, hitzarmenak jasotzen duen berritasun nagusietako bat da Amherren bulegoa Kulturarteko Plaza Feministan kokatzea. Horrek aukera berriak sortu ditu. Elkarrekin lanean jarraitzea da helburua.

Amherrek bere bulegoan migratu eta jatorri anitzetako herritarren-tzako harrera eta aholkularitza eskaintzen du, besteak beste. Elkarteak bertaratzeko eta bolondres gisa jarduteko deia egiten die Hernaniko herritarrei, Amher erreferentziazko espazioa izaten jarraitzeko.

Harremanetarako amhersosarrazakeria@gmail.com helbidea edo 667 710 928, 650 294 390 edo 671 116 414 telefonoak daude. l

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)