Migrazio krisia

Desagertutako migratzaile baten bila dabiltza Bidasoa ibaian

Apirilaren 18an desagertu zen, beste bi migratzailerekin batera muga pasatzen saiatzen ari zela.

Berria, Berria, 27-04-2022

Desagertuta dagoen migratzaile baten bila ari dira larrialdi zerbitzuak Bidasoa ibaian, gaur goizetik. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailak jakinarazi duenez, hilaren 18an Endarlatsako (Lesaka) gune malkartsu batetik behera erori zen, beste bi etorkinekin batera muga pasatzen saiatzen ari zenean.

Harekin batera zihoazen beste bi pertsonek atzo jakinarazi zieten gertatutakoa migratzaileak laguntzen dituen GKE bati, eta erakundeak larrialdi zerbitzuei eman zien abisua. Ertzaintzak hartu du ardura Gipuzkoa eta Nafarroa arteko mugan bilaketak egiteko, eta Gurutze Gorria ari da Bidasoko bokalea eta Faisaien uhartea miatzen.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)