Ukrainar familiak hartzeko bi etxebizitza utziko ditu Andoainek
CEAR-EKO ARDURADUNEK ADIERAZI DUTENEZ, EPE LABUR BATEAN FAMILIA UKRAINAR BERRIAK HERRIAN IZATEA ESPERO DA
Diario de noticias de Gipuzkoa, , 25-04-2022ANDOAIN – Ukrainar jatorriko familiak hartzeko asmoz, Andoaingo Udalak bi udal etxebizitza lagatzea erabakia hartu du. CEARi (Errefuxiatuei Lagun-tzeko Espainiako Batzordea-Gipuzkoan lehen harrera esleitua duen erakundea) utziko zaizkio kudeatu ditzan.
Atzo onartu zuen Tokiko Gobernu Batzarrak dagokion lankide-tza-hitzarmena. CEAReko arduradunek adierazi duenez, epe labur batean familia ukrainar berriak izatea espero da Andoainen. Halaber, Maider Lainez alkateak azaldu du udaletako Gizarte Zerbitzuek erreferentziazko gizarte-langilearen bitartez artatuko dutela: “Informazioa, orientazioa eta diagnostiko zerbitzua ere haien eskura jarriko da, udalerrian integratzeko prozesua erraztuz”.
Bestalde, kontuan hartuta zenbait ukraniar bertako familiekin bizitzera etorri direla, Eusko Jaurlaritzak laguntza-lerro bat jarriko du abian haiek mantentzeko. Gaur egun oraindik indarrean ez dagoenez, Maider Lainez alkateak jakitera eman du apirilaren 12an Gizarte Zerbitzuen Batzordeak onartu zuela, Andoaingo Udalak 250 euroko laguntza bideratuko duela oinarrizko gastuei aurre egin ahal izateko egoera honetan dauden familie.
Gainera, egoera honetan eta hizkuntza ez jakiteak dakarren zailtasunarekin, Lainezek jakinarazi du Udalak familia horiekin komunikatu ahal izatea erraztuko duen Dualia itzulpen eta interpretazio zerbitzua duela. Era berean, Udaletik eskerrak eman nahi dizkiete ukrainar jatorriko andoaindarrei, laguntza eta aholkularitza hori emateko prest agertu direlako.
Azkenik, alkateak azpimarratu nahi izan du, Udalaz gain, Andoaingo herritarrek ere elkartasuna erakutsi duela: “Lehen egunetik andoindar talde bat mobilizatu eta antolatu zen ukrainar herria jasaten ari den krisi humanitarioa arintzeko. Lehenengo jarduera elikagaiak, arropa eta medikazioa biltzea izan zen, eta Ukrainako mugetara eraman zituzten”. Udalaren izenean, eskerrak eman nahi diote talde osoari.
(Puede haber caducado)