35 bat migratzaile desagertu dira Libiako kostaldean
Berria, , 17-04-2022TRIPOLI. 35 bat migratzaile desagertu ziren herenegun Libiako kostaldearen parean, ontzi bat hondoratuta. IOM Nazioarteko Migrazioa Erakundeak atzo jakinarazi zuen sei gorpu berreskuratu zituztela, eta ontzi horretan zihoazen gainontzekoak «ziurrenik» hilik daudela. IOMen esanetan, azken astean 53 migratzaile hil dira edo desagertutzat jo dituzte Libiako kostaldean.
Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)
(Puede haber caducado)