Helena Ruiz de Azua [Zaporeak]: «Gure bolondresak dira Zaporeaken arima»

Zaporeak elkartea sei hilabetez Grezian errefuxiatuei elikagaiak banatzen laguntzeko sortu zuten. Gaur egun, sei urte beranduago, indartsu jarraitzen du. Gurean izan da gaur Helena Ruiz de Azua Oyaregui elkarteko kidea eta egiten duten lanaren nondik-norakoak kontatu dizkigu.

Gara, , 04-04-2022

Sei hilabeterako sortu zuten proiektuak sei urte bete ditu. Zaporeak elkartea sei hilabetez Grezian errefuxiatuei elikagaiak banatzen laguntzeko sortu zuten. Gaur egun, sei urte beranduago, 2.000 otordu baino gehiago kozinatzen eta banatzen ditu egunero Lesbosen.

Elkarteko kide eta bolondresek Euskal Herrian bertan egiten duten lana, Lesbosen errefuxiatuekin eta errefuxiatuentzat kozinatzen eta banatzen egiten duten lana, kontzientziazio eta elkartasun lana urteetan zehar gizartean hedatu egin da. Azkeneko kanpaina handia oinetako bilketena izan zen: 120.000 oinetako pare baino gehiago bildu eta banatu ahal izan dituzte. Jendearen laguntzarekin oso pozik daudela adierazi digu: «Asko eskertzen dugu gizartea ematen ari den erantzuna».

Hala ere, mundu guztian zehar dauden errefuxiatuen egoera iraunkorra da, kroniko bihurtzen da, eta egin beharreko lana oso handia da. Ez bakarrik gizartearen laguntza eta lanarekin, gobernuen eta erakundeengatik aldaketa erreal eta eraginkorrak eman behar dira, sistema aldatzen ez bada egoera ez baita aldatuko. «Gaur egungo egoerak islatzen du sistema arrazista batean bizi garela» azaldu digu Ruiz de Azuak.

Zaporeak elkarteak lanean jarraituko du beharrak asetzen saiatzen bolondresen eta jendearen laguntzarekin, ezinbestekoa baita euren laguntza proiektuarekin jarraitzeko: «Gure bolondresak dira Zaporeaken arima».

Honetaz guztiaz aritu gara Helena Ruiz de Azua Oyareguirekin Bigarren Kafean.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)