Arrazakeria

Donostiako taberna baten jarrera arrazista salatu dute

Mendebaldeko Saharako bi gaztek salatu dute ez dietela sartzen utzi «mairuak izateagatik».

Berria, Xalba Ramirez, 04-04-2022

Donostiako Parte Zaharreko Iguana tabernan jarrera arrazista bat izan dela salatu dute, bi gazte sahararri sarrera ukatu dietela eta. Larunbat gauean gertatu zen: atezainak esan zien bi gazteei ezin zirela sartu, «mairuak zirela» argudiatuta.

Sofia Fernandez Lavinek kontatu du (Kantabria, 2000) eraso arrazista hori, Twitterren. Irutxuloko Hitza-k harekin hitz egiteko aukera izan du. Azaldu duenez, astea pasatzera etorri dira lagunak, Giza Eskubideen Zinemaldian epaimahai gaztean parte hartuko dutelako.

Segi irakurtzen Irutxuloko Hitza-n.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)