SOS Arrazakeriak jarduera sorta bat antolatu du Iruñean
Berria, , 16-03-2022Arrazakeriaren aurkako astea antolatu du Nafarroako SOS Arrazakeria elkarteak martxoaren 21etik 26ra. Hilaren 21ean, urteko txostena aurkeztuko du erakundeak, Iruñeko Zabaldi elkartean. Hurrengo egunean, 30 urteko borroka antiarrazista izeneko solasaldian parte hartuko dute Maria Juncay, Youssef Ouled eta Lamine Bathilli ekintzaileek. Hilaren 24an, Els nostres George Floyd dokumentala emanen dute Katakraken, eta 26an, manifestazioa eginen dute, 13:00etan, Merindadeen plazatik abiatuta.
Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)
(Puede haber caducado)