Ukrainako lehenbiziko errefuxiatuak, Eslovakian
Errusiak Ukrainan abiatutako operazio militarretik ihesi, inguruko herrialdeetara ailegatu nahian dira milaka biztanle. Batzuek Eslovakian bilatu dute babeslekua, eta erdietsi dute muga zeharkatzea. Bideoa albiste barrenean.
Berria, , 25-02-2022Eslovakian bilatu dute babesa Ukrainan piztutako gerratik ihesean diren hainbat herritarrek. Berriki, asmoa erdietsi dute horietako batzuek. MIDAS taldeko Uj Szo egunkariko kazetari Gabor Czímer bi herrialdeen arteko mugan izan da gaur, Veľke Slemence (Eslovakia) eta Mali Slemenci (Ukraina) herrien artean, eta begiz ikusi ahal izan du lehenbiziko errefuxiatuen iritsiera. Bideo batean jaso ditu irudiok.
Errefuxiatu horiek bi eta hiru ordu arteko denbora tartea itxaron behar izan dute muga zeharkatzeko.
Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)
(Puede haber caducado)