Etorkinen elkartasun sare bateko kide bat atxilotu du Frantziako Poliziak
Berria, , 18-02-2022HENDAIA. Atzo arratsaldean, migratzaileen elkartasun sare bateko kide bat atxilotu zuen Frantziako Poliziak, migratzaileak garraiatzea egotzita. Atxiloaldian ezarri zuten Hendaiako polizia etxean. Egoera salatzeko, elkartasun sareek elkarretaratze bat egin zuten polizia etxearen aitzinean. Oroitarazi zuten migratzaileak laguntzea ez dela legez kanpokoa, eta migrazio bideak seguruago behar duela aldarrikatu zuten.
Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)
(Puede haber caducado)