Lapurdiko Bidart udalerrian Calais kanpamenduko 50 migratzaile artatuko dituzte otsailaren 20a bitarte

Errefuxiatuok Bi Izarrak opor gunean igaroko dituzte egunok, eta Atherbea elkarteak kudeatuko du horien harrera

El Correo, UNAI SARRIUGARTE, 01-02-2022

Bidarten (Lapurdi) Calais kanpamenduko 50 migratzaile artatuko dituzte otsailaren 20a bitarte. Errefuxiatuok Bi Izarrak opor gunean igaroko dituzte egunok, eta, Atherbea Elkarteak kudeatuko du horien harrera. Emmanuel Alzuri Bidarteko auzapezak eman du ezagutzera egitasmo, Frantziako Estatuak eginiko eskariari jaramon eginez, «elkartasun keinu» gisa definitu duelarik. Errefuxiatuok Bidarten egun horiek igaro ondoren, etorkin bakoitzaren egoera aztertuko dute eta asilo eskaera gauzatzen dutenak horretarako zentro berezietara eramango dituzte.

Calaiseko kanpamendua Frantzia iparraldean dago kokatuta, urtean hainbat pertsona igarotzen direlarik bertatik. Gaur egun Frantzia iparraldeko Calaiseko kanpamenduan bizi diren etorkin asko Erresuma Batura igaro nahian ari dira lanean.

Pirinio Atlantikoetako prefekturak aditzera eman duenaren arabera, xede humanitario bati erantzutea da gerretatik eta jazarpenetatik ihes egiten dabiltzan petsonei aterpea eskaintzea.

Atherbea Baionan (Lapurdi) kokatuta dagoen elkartea da, arazoak dituzten pertsonak artatzen dituena, etxerik, baliabiderik edota lanik gabe, bakarrik edota seme-alabekin dauden pertsonak, hain zuzen ere, beren errehabilitazio soziala bultzatzeko helburuarekin.

Izan ere, Atherbea Elkarteak izaera humanista bat aurkezten du, pertsona hauskor eta zailduei zuzenduta doana, alegia. Bakoitzari bere duintasuna aitortzea bilatzen dute, baita pertsonak errespetuz zaintzea ere. Horren bidez, honako ildook dituzte xedetzat, pertsonen duintasuna, horien autonomia berreskuratzea eta hori lortzeko zailtasun handiak dituzten pertsonei laguntzea ere.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)