Lau urteko kartzela zigorra Hendaiako gizon bati, migratzaileak pasatzeagatik

Berria, Berria, 18-01-2022

BAIONA. Baionako Auzitegiak lau urteko kartzela zigorra ezarri zion Hendaiako (Lapurdi) gizon bati atzo, migratzaileei muga igarotzen laguntzeagatik. Frantziako Poliziak atxilotu zuen ostiralean, Hendaian, baina aurretik Baionako Pausa zentroaren aurrean atxilotzen saiatu ziren: bi polizia eta Poliziaren auto bat jo zituen orduan gizonak.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)