Emakume etxegabe bat hil da Bilboko Zabalgune Plazan
Goizeko 07:30ak aldera hil da, eta ezin izan dute suspertu. Ikerketa zabaldu du Ertzaintzak.
Berria, , 02-01-2022Emakume etxegabe bat hil da gaur goizean Bilbon, Zabalgune Plazan. Dirudienez inguru horretan igaro du gaua. Ertzaintzak 07:30ak aldera izan du emakumearen egoeraren berri, eta osasun langileekin batera heldu da Zabalgunera. Ez dute emakumea suspertzerik lortu.
Gorpua Auzi Medikuntzako Institutura eraman dute, heriotzaren zergatiak zehaztu ahal izateko, eta Ertzaintzak ikerketa zabaldu du.
Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)
(Puede haber caducado)