Polonian 418 atxilo, muga pasatzen laguntzeagatik
Berria, , 15-12-2021Poloniako agintariek atzo jakinarazi zutenez, herrialdeko mugazainek 418 lagun atxilotu dituzte aurten Bielorrusiarekiko mugan, migratzaileei hura legez kanpo igarotzen laguntzea leporatuta.
Ukrainakoak dira atxilotuetakoetatik 88, Georgiakoak 56, Siriakoak 53, Poloniakoak 44, eta Alemaniakoak 29; gehienek azken herrialde horretan bizitzeko baimena dute.
Poloniako zerbitzu sekretuen ustetan, Bielorrusiako armadako jeneral bat mugan izan zen iragan hilabetean, milaka migratzaile han elkartu zirenean Europako Batasuneko estatu kidean sartzeko.
Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)
(Puede haber caducado)