Migrazioa
Gazte bat atxilotu dute migratzaileak diru truke eramatea egotzita
Irundik Baionara eramaten zituen migranteak, Espainiako Barne Ministerioak jakinarazi duenez. Frantziako eta Espainiako Poliziak elkarlanean atzeman dute pasatzailea.
Berria, , 01-12-2021Frantziako eta Espainiako poliziek 20 urteko gizon baigorriar bat atxilotu zuten azaroaren 22an. Delitu hau egozten diote: migratzaileak Irundik (Gipuzkoa) Baionara autoz eramatea, diru truke.
Espainiako Barne Ministerioak jakinarazi du egunean batez bertze hiru bidaia egiten zituela, eta aldiro lau emakume migrante eramaten zituela autoan. Baionan atzeman zuten, hain zuzen migrazio ibilbidean zihoazen lau emakumerekin autoan zihoala. Haren etxea ere miatu zutela jakinarazi du Barne Ministerioak: 10.000 euro atzeman zizkioten, ustez pasatzaile gisa eskuraturikoak.
Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)
(Puede haber caducado)