Migratzaileak diru truke eramatea egotzita, atxilotu bat

Berria, Berria, 02-12-2021

BAIGORRI. Frantziako eta Espainiako poliziek Baigorriko (Baxenabarre) 20 urteko gizon bat atxilotu zuten azaroaren 22an. Egotzi diote migratzaileak Irundik (Gipuzkoa) Baionara autoz eramatea, diru truke. Espainiako Barne Ministerioaren arabera, batez bertze hiru bidaia egiten zituen egunean.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)