Grezian 24 ekintzaile epaituko dituzte migratzaileak erreskatatzeagatik
Berria, , 18-11-2021ATENAS. Greziak 24 ekintzaileren kontrako epaiketa bat hasiko du gaur, herrialdeko Lesbos uhartean migratzaileei lehorreratzen laguntzeagatik. Guztiak ERCI Nazioarteko Larrialdiei Erantzuteko Zentroko kideak dira, Greziako kostaldean bilaketa eta erreskate lanetan aritu den GKEkoak. Giza trafikoa, diru zuritzea, iruzurra eta espioitza leporatzen dizkiete, eta 25 urtera arteko espetxe zigorrak eskatu.
Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)
(Puede haber caducado)