Migratzaileen kanpaleku bat hustu du Frantziak

Berria, Berria, 17-11-2021

PARIS. Frantziako Poliziak migratzaileen kanpaleku bat hustu zuen atzo Grande-Synthen, herrialdearen iparraldean, Dunkerquetik gertu. Gerald Darmanin Frantziako Barne ministroak adierazi duenez, berak eman du operazioa egiteko agindua. Prefeturak jakinarazi du Grande-Syntheko kanpalekurik handiena dela hustutakoa, eta 1.500 bat etorkin zeuden han. Frantziaren eta Erresuma Batuaren arteko tentsioak gora egin du azkenaldian, migratzaileengatik.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)