Alkiza

Alkizako Udalak migraziorako euskal itun sozialarekin bat egin du

Azkeneko osoko bilkuran 'Jaso nahi genukeena eskaintzea' kanpainarekin bat egitea erabaki du udalak.

Berria, Tolosaldeko Ataria, 09-11-2021

Ekintza eremua zabaldu eta udaletara hedatu da Migraziorako Euskadiko Itun Soziala. Eusko Jaurlaritza atxikipen-kanpainarekin ari da Araba, Bizkai eta Gipuzkoako udalerrietan, eta honenbestez, Alkizako Udalak ere bat egin du azkeneko osoko bilkuran Migraziorako Euskal Itun Sozialarekin. Aho batez onartu du dokumentua.

Atxikipen kanpainaren lema Jaso nahiko genukeena eskaintzea da, eta kanpainak berak abenduaren 18ra arte iraungo du, Migratzaileen Nazioarteko Egunera arte.

Migraziorako Euskadiko Itun Sozialak aniztasuna, elkartasuna, beharrzina ditu abiapuntu, migratzaileen prebentziozko arreta humanitarioan konpromisoa hartzeko, nagusiki kalteberatasun egoeran daudenen kasuan, beteak beste bakarrik dauden emakumeen edo ardurapean adingabeak dituztenen eta giza eskubideen indarkeriaren biktima direnen kasuan.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)