400 migratzaile erreskatatu dituzte Greziako uretan
Berria, , 30-10-2021ATENAS. Greziako kostazainek ontzi bakarrean zihoazen 400 migratzaile erreskatatu zituzten atzo arratsaldean Kreta uhartetik gertu. Zabaldu zutenez, itsasontzia Turkiatik irten zen Greziarainoko zeharkaldia egiteko asmoz. Kostazainek ez zuten eman itsasontzian zihoazenen osasun egoeraren berri. Datu ofizialen arabera, urtea hasi zenetik 1.500 migratzaile inguru hil dira eremu horretan, eta beste 89.000 pertsonak lortu dute kontinentera iristea.
Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)
(Puede haber caducado)