Trenak harrapatuta hil ziren hiru etorkinen gorpuak aberriratuko dituzte

Berria, Berria, 30-10-2021

BAIONA. Iragan urriaren 12an trenak harrapatuta Ziburun (Lapurdi) hil ziren hiru migratzaileak igande honetan aberriratuko dituzte. Baionako fiskalak baieztatu du Aljeriakoak zirela, eta kontsuletxeari gorpuak aberriratzeko baimena eman dio. Hiru hildakoak identifikatu ditu Bordeleko (Okzitania) auzitegi medikuntzako institutuak, kontsuletxearen laguntzarekin, eta senideak abisatu ahal izan dituzte.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)