Zumaiako Emakumeon* Etxearen inaugurazio egunean. /

'Emakume migratzaileak transitoan: hego muga, Bidasoa eta haratago', bihar

Hitzordua 18:30ean izango da Emakumeon* Etxean (euskaraz). Parte-hartzaileak Ana Elena Altuna, Anaitze Agirre Larreta eta Luciana Alfaro izango dira

Diario Vasco, SARA UTRERA, 13-10-2021

Emakume migratzaileak transitoan: hego muga, Bidasoa eta haratago’, emakume migratzaileen inguruko solasaldia, izango da bihar, hilak 14, Zumaiako Emakumeon* Etxean. Hitzordua 18:30ean izango da (euskaraz).

Azken urteetan, pasoan dauden migratzaileen lurraldea bihurtu da Euskal Herria. Ustez desagertutako muga bat berriro agertu da. «Komunikabideek gertakari puntualak ematen dituzte eta erkundeek ere beren politiken berri zabaltzen dute, baina oraindik asko dira ezezagunak diren elementuak: atzean utzitako bizitzak, bidean gertatutako bizipenak, pairatutako gabeziak eta eskubideen urraketak… Batez ere, emakume migratzaileen errealitatea gutxi edo ezer ere ez da ezagutzen», diote antolatzaileek. Hitzaldi honetan, aditu, aktibista eta migratzaile diren emakumeen hitzekin hutsune hori betetzen ahaleginduko dira hizlariak.

Hitzordua 18:30ean izango da, euskaraz. Inaugurazioaren ondoren, Emakumeon* Etxean egiten den lehena izango da hitzaldia. Ana Elena Altuna, Ongi Etorri Errefuxiatuak Bizkaia elkarteak kidea; Anaitze Agirre Larreta, Irungo Harrera Sareko eta EHU Transiteus.eus proiektuko kidea, eta Luciana Alfaro, Emakumeen Mundu Martxako kidea arituko dira solasaldian.

Izena aurrez eman behar da, Emakumeon* Etxeko telefono zenbakira deituta (633 43 27 62) edota zumaiakoemakumeonetxea@gmail.com helbidera mezua bidalita.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)