40.000 migratzaile desagertu edo hil dira 2014tik

Berria, Berria, 01-09-2021

TRIPOLI. Missing Migrants proiektuak herenegun emandako datuen arabera, 2014az geroztik 40.000 migratzaile baino gehiago hil edo desagertu dira munduan; horietako asko, beren ontziak hondoratzean.

Proiektuaren datuen arabera, aurten 2.727 iheslari hil dira; horien ia erdiak, 1.311, Mediterraneoan. Horiez gain, beste 298 Mexikotik Ameriketako Estatu Batuetarako bidean hil dira, esaterako.

«Familiak albisterik gabe geratu dira, agian inoiz iritsiko ez diren erantzunen bila borrokan», adierazi zuen IOM Nazioarteko Migrazio Erakundeak kudeatzen duen proiektuak, ohar baten bidez.

Missing Migrantsek iragan astean dokumentatu zituen orain arteko azken hildakoak: bost lagun Libiako kostaldearen parean hil ziren, beren ontzia hondoratu zenean.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)