Pandemiaren ondorioz, etorkin gutxiago iritsi dira

Berria, Berria, 31-08-2021

LEIOA. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan atzerritar jatorriko 4.777 pertsona erroldatu dira azken urtean, baina migratzaile gutxiago iritsi da hiru lurraldeotara: jende etorrera %75,8 jaitsi da. Izan ere, 2019ean 15.462 erroldatze berri izan ziren, eta 2020an 19.732. Hala eman ditu datuak Ikuspegi Immigrazioaren Euskal Behatokiaren azken txostenak. Beste ondorio bat da 2021eko urtarrilaren 1ean Euskal Autonomia Erkidegoan atzerriko jatorria zuten 246.501 pertsona zeudela erroldatuta, hau da, biztanle guztien %11,1.

Estatistiken arabera, proportzioan Arabak du atzerritarren ehunekorik handiena: %13; Gipuzkoan %11,2 dira, eta Bizkaian, %10,6. Kopuruari erreparatuta, ordea, ordena aldatzen da, Bizkaian bizi baita atzerritar jatorriko pertsona gehien: guztira 121.737 lagun; Gipuzkoan 81.354 dira, eta, Araban, 43.410.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)